Ondarroako Udaleko Euskara Batzordeak martxan ipini du beste urte betez Nanoipuin lehiaketa. 140 karakteretan eta gai librean ipuinak idazteko lehiaketa antolatzen den zortzigarren aldia du Euskara Batzordeak. Parte hartzaile bakoitzak nanoipuin bi bidali ahalko ditu lehiaketara, baina hori bai, biak bidalketa bakar batean. Lanak mrey@ondarroa.eus posta elektronikora bidali behar dira.
Edozein pertsonak parte hartu dezake lehiaketa eta adinari dagokionez ere ez dago mugarik. Ana Urkiza eta Leire Bilbao idazle ondarrutarrek osatuko dute epaimahaia eta beraiek izango dira kontakizunik landuenak eta balio literario handiena dutenak aukeratuko dituztenak. Hiru sari emango dituzte eta ez da egongo erreklamatzeko aukerarik.
SARIAK:
– Lehenengo saria: 400,00 €
– Bigarren saria: 200,00 €
– Hirugarren saria: 100,00 €
EPEA ETA EPAIA:
2020ko urriaren 15a arte aurkeztu ahal dira nanoipuinak. Epaia, berriz, azaroaren lehen astean
emango da jakitera LITERATUR AMUAK egitarauaren baitan. Horren ostean zabalduko da Ondarroako Udalaren
webgunean.
NOLA PARTE HARTU:
Ondarroako Udaleko posta elektroniko honen bidez: mrey@ondarroa.eus Ezizen batez sinatu eta
bidali zure nanoipuina eta zure datu pertsonalak: izen-abizenak, NAN zenbakia eta telefono-zenbakia.
Testua eta egilearen datuak, biak ala biak, posta elektroniko berean bidaliko dira artxibategi erantsirik
gabe. Gogoratu, parte hartzaile bakoitzak bi nanoipuin bidali ditzakeela, baina biak bidalketa bakarrean joan behar direla.