Ondarroa: euskararen herria bai, baina dena ez da urre

0

Euskararen herria da Ondarroa, herri euskalduna. Euskarari eusteko indar handia erakutsi dute beti ondarroarrek. Oinarria ona dugu, bai; baina dena ez da urre. 

Ezagutu ditugun azken datuek erakutsi digute badugula zeregin herri euskaldunetan, baita Ondarroan ere, euskararen indarra makaltzen doalako. 

Joera negatiboa ia denetan nabari da: jaitsiera ezagutzan, jaitsiera etxeko erabileran (EUSTAT), jaitsiera kaleko jendearen elkarrizketetan (Klusterra), eta hutsaren hurrengoa kultur produktuen kontsumoetan (UEMA). 

Hizkuntza ohiturak aldatzeko garaia da, Euskaraldia da, #Hitzezekiteko

Eta horregatik, hain zuzen, hausnarketarako atea ireki du Ondarroako herri batzordeak, sartu barrura!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina