Gaur egun, Ondarroako Bake Epailearen postua eta bere ordezkoarena hutsik daude eta honengatik berriak hautatzeko prozesua bairazi du Ondarroako Udalak. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ere argitaratu da deialdia.
Bake Epaile izan nahi duenak, BAOn argitaratutako baldintzak bete beharko ditu, eta horrela bada instantzia orokorra aurkeztu ahal izango du Ondarroako Udaleko (HAZ) Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Kanttoipe, 3, 48700-Ondarroa), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan araututako prozeduraren bidez, 20 laneguneko epean, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik zenbatzen hasita. Eskabidearekin batera:
– NANaren fotokopia.
– Botere Judizialaren Lege Organikoaren 102., 302., 303. eta 389. artikuluetan eta Bake Epaileen ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan aurreikusitako kargu judizialetarako ezgaitasun edo bateraezintasun-kausaren batean ez dagoela adierazten duen aitorpena.