Zabalik dago Andra Mari jaiak iragartzeko kartel lehiaketa

0

Ohi baino arinago zabaldu da aurten Andra Mari jaiak iragartzeko kartel lehiaketa. Parte hartu nahi duen orori sormenerako epe luzeagoa emateko asmoarekin, gaurtik hasi eta uztailaren 12ra arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea.

Kartel lehiaketa irabazten duenak 600 euroko saria irabaziko du.

Lehiaketan edonork hartu dezake parte eta gaia ere librea da. Hala ere, egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake. Lanak, Udal Erregistro Orokorrean edo egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira, A3 tamainan eta euskarri gogorrean edo paperean. Kartelak, hau izan beharko du nahitaez: 2024ko ONDARROAKO JAIAK. Andra Maixak. (azken zati hau letra txikiagoan agertu beharko delarik). Epea ere agertu beharko da kartelean: Abuztuaren 11tik 17ra.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina