Igeribideak proiektua, Ondarroan

0

Aisialdiko igeriketa osasungarria eta segurua sustatzea, modu autonomoan, aldeko gisa identifikatutako Bizkaiko kostaldeko hondartzetan, ingurune naturalean ahalik eta gutxien esku hartuz. Horixe da Bizkaiko Foru Aldundiaren Igeribideak egitasmoa, aurtengo udan Ondarroako Arrigorrin egingo dena.

Ondarroan abuztuaren 31n, zapatua, egingo da masterclassa, 16:00etatik 18:00etara bitarte. Bertan parte hartzeko izena eman behar da HEMEN. Guzti hori azaltzeko, Arantza Burgoak eman ditu azalpenak. Beheko loturan dago bideoa ikusgai.

Ikusi hemen Ondarroako Igeriguneko informazio guztia.

Hau da egun horretarako plangintza:

  • 16:00. Izena ematea eta materiala ematea hondartzako karpan
  • 16:15-16:40. Meteo eta Segurtasuna uretan klasea
  • 16:40-17:50. Entrenamendua; ur irekietan igeri egiteko teoria eta praktika
  • 18:00. Mokadutxoa.

Ikusi hemen Ondarroako Igeriguneko informazio guztia.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina