Andra Mari jaietako eraso matxisten kontrako protokoloaren lanketa egingo da uztailaren 23an

0

Ondarroako emakumeen udal berdintasun Kontseilutik eta Berdintasun Sailetik positiboki baloratzen dugu azken urteetan jaietan eraso matxistei aurre egiteko protokoloaren gainean zabaldutako prozesua. Halere, lanketarekin jarraitu beharra dagoela uste dugu; horregatik, Andra Mari jaiei begira herriko elkarte eta eragileak animatu nahi ditugu, lanketa honetan inplikatu daitezen. Besteak beste, lan saio bat aurreikusten dugu, tabernariekin zein herriko kolektibo ezberdinekin, baita txosna gunearekin ere.

Hori dela eta, dei egiten dizuegu datorren uztailaren 23an, 16:00etan Etxelilan egingo den lan saioan parte hartzera.

Lan saioaren helburu nagusiena honako hau izango da: 

Jaiei begira, eraso matxistei aurre egiteko, herriko eragile, elkarte eta taberna desberdinen arteko protokolo bateratua adostea.

Taberna kolaboratzaileekin honako konpromiso hauek hartuko ditu Udalak:

  • Zigilu edo bereizgarri bat luzatuko zaie eraso matxistarik gabeko jaien lanketan beraien konpromisoa erakusgarri egiteko.
  • Taberna partehartzaileen zerrenda osatuko da eta horren berri eman jai egitarauan zein udalaren esku dauden bestelako komunikazio bideetatik.

Guzti horretarako ezinbestekoa izango da uztailaren 23ko lan saioan partehartzea.

Eskertuko genuke aurretiaz izena ematea, uztailaren 18a baino lehen. Tabernaren izena eta parte hartu nahi duten pertsona kopuruarekin mezu bat  bidali posta elektronikoz edo WhatsApp bidez:

etxelila@ondarroa.eus / 664 547 367 (WhatsApp)

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina