Aurten ere umeen irakurketa kluba antolatu du Ondarroako Udalak, Txomin Agirre Udal Liburutegiaren bitartez. Irakurketa klub hau haur hezkuntzako umeentzat eta lehen hezkuntzako umeentzat antolatzen da. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute liburutegian bertan, plaza mugatuak baitaude. Telefonoz ere deitu daiteke: 946833343.
3-6 urte bitarteko umeentzako saioak urriaren 21ean, 28an eta azaroaren 11n egingo dira; hiru egunak dira astelehenak. 17:00etan.
Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleentzat, ostera, azaroaren 18an (astelehena) eta abenduaren 9an (astelehena) eta 19an (eguena) izango dira saioak, 17:00etan.