Martxan dago 2022ko dirulaguntza deialdia herriko taldeentzat, hilabetez

0

Abenduaren 14an hasi zen eskaerak aurkezteko epea eta urtarrilaren 14an amaituko da. Herriko talde guztiek daukate norgehiagoka bidezko dirulaguntza hauetara aurkezteko eskubidea.

Dirulaguntzen tramitazioarekin hasteko klikatu HEMEN.

Deialdira, betiko lez, herriko talde, eragile eta antzekoak aurkeztu daitezke. 137.710 euro banatuko ditu udalak herriko elkarteek euren jarduna burutzen laguntzeko norgehiagoka bidezko deialdi honetan. Hezkuntza, kultura, euskara, kirol, berdintasun, gizarte-ongizate eta ingurumen arloetako dirulaguntzak izango dira.

Dirulaguntzen tramitazioarekin hasteko klikatu HEMEN.

Lehen aldiz, elektronikoki egin beharko dira dirulaguntzen eskaria eta justifikazioa. Horretarako, alor bakoitzeko udal teknikarien laguntza izango dute herriko talde guztiek, baina aurretiaz hitzordua hartu beharko da teknikari bakoitzarekin, telefonoz deituta.

Eskaerak egiteko hilabeteko epea dago; urtarrilaren 14rako eginda egon behar dira.

  • BETE BEHARREKOAK:

Eskaera eredua.

Justifikazio eredua.

Dirulaguntzen tramitazioarekin hasteko klikatu HEMEN.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina