‘Paraitzulia’ igaroko da zapatuan Ondarroatik, egokitutako txirrindularitzaren aldeko ekimena

0

Bizkaiko Txirrindularitza Federakundeak eta Bizkaiko Kirol Egokituko Federazioak Bizkaiari itzulia emango dion Paraitzulia antolatu dute zapaturako. Basauri eta Bilbo batuko ditu Paraitzuliak, Bizkaian 200 kilometro ibili eta gero. Ondarroara arratsaldeko 16:45ean iritsiko dira, Lekeitiotik (kostako bidetik sartuko dira) eta herri barrutik igaro ostean berriatuarantz aterako da Errenteria auzotik.

Ibilbidea: Basauri, Galdakao, Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Getxo, Sopelana, Plentzia, Gorliz, Mungia, Bakio, Bermeo, Gernika, Ea, Ispaster, Lekeitio, Ondarroa, Markina-Xemein, Durango, Zornotza eta Bilbo.

INFORMAZIO GEHIGARRIA WEBGUNE HAUETAN: www.febici.eus eta www.bkef.eus 

Ekimenaren helburua txirrindularitza egokitua ikusaraztea eta ezagutzera ematea da, Bizkaiko eta inguruetako paratxirrindularien kolektiboarekin ekintza inklusibo bat sortuz. Gainera, egindako kilometroen salmenta birtualaren bidez, txirrindularitza egokituko eskola bat sortzeko dirua biltzea dugu helburu, eta eskola horrek kirolari berriei laguntza eman eta txirrindularitza inklusiboko ekitaldiak antolatzea. “Kilometroak” salgai daude jada, 20 euroko prezioan, eta kilometro erdi bat erosteko aukera ere badago.

INFORMAZIO GEHIGARRIA WEBGUNE HAUETAN: www.febici.eus eta www.bkef.eus 

Ibilbide osoa 20 zatitan banatuta egongo da, eta zati bakoitzean, paratxirrindulari batek eramango du erreleboa/pultsera eta berarekin batera aitabitxi edo amabitxi bat, baita ere ibilaldira batu nahi duten zale guztiak. Proba 9:00etan hasiko da Basaurin eta Bilbon amaituko da 21:00aldera, hainbat udalerri igarota, horien artean Ondarroa, non ibilbidea BI-3438 errepidetik egingo den.

Udaletik dei egiten dizuegu paraitzulian parte hartzera eta elkartasun kilometroak erostera. “Paratxirrindulariei harrera egiteko, nahi duen oro 16:30ean batuko gara Txalet Monika parean eta animoak emateko ere herri barruko edozein puntura gerturatzea eskatzen diegu herritarrei”.

INFORMAZIO GEHIGARRIA WEBGUNE HAUETAN: www.febici.eus eta www.bkef.eus 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina