Irisgarritasuna hobetzeko hainbat lan egingo dira Iparragirren, Iparkaleko sarreran, eta Kaleandin

0

Ondarroako Udalak irisgarritasuna hoebtzeko hainbat lan egingo ditu Alde Zaharreko zenbait puntutan. Iparragirre kaleko 2. eta 7. atarien aurreko aldeko adokina kendu eta zoru irisgarria ipintzeko lanak hasi dira lehenengo. Lan hauek, astebete iraungo dute gutxi gorabehera.

Datorren asteko astelehenean (azaroak 15), beste hainbat puntutako lanak hasiko dira. Iparkaleko sarreran, elizaranzko aldaparen parean, zorua aldatuko da, zati batean hondoratuta baitago. Horrekin batera, apurtuta edo zulatuta dauden adokinak ere ordezkatu egingo dira.

Hauek amaitutakoan, elizarainoko aldaparen zorua eta Unanue plazatik begiratuta Kaleandiko eskumako aldeko zorua leunduko dira, adokinak dituzten gorabeherak kentzeko eta bidea leunagoa eta irisgarriagoa izateko.

Kaleandiko eskumako aldea leunduko da, irisgarritasuna errazteko.

Lanek, aste eta erdi iraungo dute eta eragina izango du oinezkoentzat zein ibilgailuentzat. Iparkalera sartzeko bidea itxita egongo da ibilgailuentzat, eta oinezkoek igogailua erabiltzea gomendatzen da. Elizako aldapa ere itxita egongo da ibilgailuentzat eta oinezkoek aldapa horretako eskailera izango dute erabilgarri. Kalandiko autoen joan-etorria kontrolatzeko semaforoak ipiniko dira Kalandiko sarreran (Kamiñalde kaleko mugan) eta Pedro Mari Unanue plazan.

Lanak, Lasuen enpresak egingo ditu eta 40.000 euroko aurrekontua daukate. Aste eta erdi irautea aurreikusten da.

Iparkaleko sarrera konponduko da, eta apurtutako adokinak kendu ostean, elizarainoko aldapa leunduko da.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina