Skip to main content

Abian da Ondarroako Nanoipuin lehiaketa, Ondarroako Udalaren euskara sailaren eskutik. Aurtengoa, XIV. aldia izango du dagoeneko urterokoa bihurtu den hitzorduak. Nanoipuinak, 140 karakteretan kontatzen diren istorioak dira. Urriaren 10a da lanak aurkezteko azken eguna.

Hemen daukazue lehiaketari buruzko informazio zehatza:

 GAIA ETA LUZERA:

Nanoipuin bakoitzak, gehienez, 140 karaktere izango ditu; gaia, berriz, librea izango da.

PARTE HARTZEKO MODUA:

Edozein pertsonak har dezake parte, adin mugarik ez dago. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, nanoipuin bi aurkez ditzake.

Ezizen batez sinatuta bidaliko da nanoipuina datu pertsonalekin batera. Testua eta egilearen datuak, biak ala biak bidaliko dira Ondarroako udaletxera on-line hemendik: www.ondarroa.eus nahiz posta arruntaz helbide honetara: Ondarroako Udala – Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (Kanttoipe kalea, 3, behea –946 833 672).

EPAIMAHAIA:

Udalak izendatutako idazleek osatuko dute eta haren erabakia apelaezina izango da.

SARIAK:

Hiru sari emango dira. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena izango dute eta zenbateko gordina hau izango da: Lehenengo saria: 400 €; bigarren saria: 200 € eta hirugarren saria: 100 €.

EPEAK:

Urriaren 10a arte aurkeztu ahal dira nanoipuinak.

EPAIA:

Epaia ezagutaraziko da urriaren amaieran eta sari-banaketa Literatur Amuak egitarauaren baitan egingo da.

HARREMANETARAKO ETA INFORMAZIOA ESKURATZEKO BIDEA: ONDARROAKO UDALA-Euskara Arloa

Musika plaza, z.g. – 48700 ONDARROA (Bizkaia) mrey@ondarroa.eus 946833668