Skip to main content

Gaur (uztailak 11) hasi da Andra Mari jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren bozketa fasea; aurten, lehen aldiz, herritarrek aukeratu ahal izango dute bozketa bidez irabazlea zein den. “Orain arte jai batzordean aukeratzen zen irabazlea, baina egokia iruditu zaigu herritar guztiai kartel guztiak erakutsi eta irabazlea denon artean hautatzea”, esan du Ion Iñaki Artetxe Egaña kultura zinegotziak.

Hamalau lan aurkeztu dira lehiaketara eta horien artean aukeratu beharko dute herritarrek. Bozketan parte hartu ahal izateko 16 urte beteta izan beharko dira. Hauek dira bozka emateko arauak:

  • Pertsona bakoitzak bozka bakarra eman ahalko du.
  • Botoa ematerakoan Nortasun Agiria erakutsi beharko da.
  • Bozka presentziala bakarrik onartuko da.
  • Pertsona batek bozka bat baino gehiago emanez gero bere bozka guztiak baliogabetuko dira.

Kartelak, gaurtik hilaren 20ra egongo dira ikusgai Udal Erakusketa Aretoan; astegunetan 18:30etik 21:00etara eta asteburu eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara. Bozka emateko aukera uztailaren 19an amaituko da.

Kartelak lehiaketa irabazten duenak 600 euroko saria jasoko du.

Hauek dira lehiaketara aurkeztutako kartelak (oinarri guztiak bete dituztenak), ausaz ordenatuta.