Skip to main content

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila, Hasztenekin elkarlanean, desgaitasuna duten pertsonen eta kirolarekiko duten inplikazioaren inguruko diagnostiko bat bultzatzen ari da Bizkaian eta Ondarroako Udalak diagnostiko horretan parte hartuko du. Dauden beharrizanak asebetetzearen garrantziaz jakitun da Udala, Karenka elkartearekin dagoen elkarlana medio, eta horregatik da hain garrantzitsua diagnostiko hau. “Bai ongizate arloan eta baita kirolean ere hainbatetan batu gara beharrizanei erantzunak emateko. Eta bide horretatik dator diagnostiko hau ere”, zehaztu du Ibon Bergara Etxearte kirol zinegotziak.

Kirol arlora ez ezik, aniztasun funtzionala daukatenen senideei eta hezkuntza zein gizarte-ekintza arloetara ere bideratu da inkesta, ahalik eta erantzun gehien jaso eta diagnostiko zorrotzena egiteko. 3-5 minutu baino ez dira behar galdetegia betetzeko. Eragile horiei zuzenean helarazi zaie inkesta, posta elektroniko bidez: