Ondarroan udan bilgune garrantzitsu bat badago hori Arrigorri hondartza da. Eguraldia lagun denean itsasoaz eta hondartzaz gozatzeko leku paregabea da Arrigorri: bakarrik, senideekin, lagunekin, eguzkia hartzeko, igeri egiteko, kirola egiteko, bainu bat hartzeko, irakurketarako, paseatzeko… Guzti hau ahalbidetzeko eta dituen azpiegiturak ipini eta mantentzeko ahalegin handia egiten dute bai Ondarroako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta bertan diharduten langileek.
[ARRIGORRI HONDARTZA. Informazio guztia]
SOROSPEN ZERBITZUA
Irailaren 30erarte egunero dago Arrigorrin sorospen zerbitzua, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Ordu horretatik kanpo uretara ez sartzea gomendatzen da.
LAGUNDUTAKO BAINU ZERBITZUA
Lagundutako bainua Bizkaiko Foru Aldundiak zortzi hondartzatan ematen duen zerbitzua da, Arrigorri tartean, eta horren helburua da, erabiltzaile guztiek, mugikortasun edo autonomia mugatua dutenek ere, itsasoan bainatzeko aukera izatea. Informazio gehiago, hemen.
ALDAGELA EGOKITUA
Aldagela egokitua Ondarroako Udalak Arrigorrin eskaintzen duen zerbitzua da, hala behar dutenek, aldagela bat izan dezaten, dutxarekin, euren beharrizanetara egokituta. Aldagela hau mugikortasun edo autonomia mugatua dutenek edo dobertsitate funtzionala dutenek erabiltzeko da. Aldagelako giltza lagundutako bainu zerbitzuan eskatu behar da.
URAREN KALITATEA
Uraren kalitate kontrola izaten da horietako bat. Eusko Jaurlaritzak helarazitako azken datuen arabera, Arrigorriko uraren kalitatea bikaina da, beraz, bainatzeko arazorik ez dago. Astero hartzen dituzte laginak Arrigorrin uda sasoian, eta euriteak daudenean areagotu egiten dituzte laginketak.
KERIK GABEKO GUNEA
Arrigorri hondartza, naturgunea da, eta kerik gabeko gune bat izatea nahi dugu; horretara animatzen ditugu herritarrak. Helburuak, besteak beste, zigarrokinik ez agertzea (gurean kutsakorrenak diren hondakinetako bat), Arrigorri gune osasuntsua eta ongizatearekin bateragarria izatea eta ingurunearen erakargarritasun naturala handitzea dira.




