Euskararen Eguna

Ondarroan Euskaraz bizi gara. Bizi, gozatu, maitatu eta izan Euskaraz!

Euskararen aldeko danborrada

Kalez-kale

Zaldupe eskolak eta Hondar Ahua Guraso Elkarteak Euskararen Aldeko Danborrada antolatu dute beste behin, Zaldupetik hasita.

Euskara Batzordearen bilera

Udaletxeko 2. solairua

Euiskara Batzordearen bilera deitu du Arantza Atxurra Aranguren zinegotziak. Hau da eguneko gai zerrenda: Aztergaiak: Udal euskararako aurrekontuaren aurreikuspena aurkeztea. Aurrekontuarekin zerikusia dutelako gai hauek aztertu behar dira: Ikasle etorkinentzako euskara eskolen planteamendua 2020rako Augustin Zubikarai rallya argitaratzeko aukerak aztertzea. Euskaraldiaren berri ematea. Eskariak eta galderak.