Aurten ere Lilatoi!
EtxelilaAurtengoan Donostiara joaterik ez dagoen arren Lilatoia Ondarroan egingo dugu, martxoaren 5etik 8ra.
Aurtengoan Donostiara joaterik ez dagoen arren Lilatoia Ondarroan egingo dugu, martxoaren 5etik 8ra.
Gaur martxoak 8 ditu. Emakumeen Nazioarteko Eguna da.
Andrezaharraren manifestua liburuari buruzko solasaldia Etxelilan, Mari Luz Esteban idazlearekin.
Martxoaren 8ko egitarauari lotuta, Erradikalak ginen antzezlana Kofradia Zaharrean. Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Elgezabal antzerkilaria. Etxelilan eman behar da izena, aforoa kontrolatzeko.
Erakusketa aretoan Mutrikuko Arte Eskolako Miren Freireren eta Marian Adrianen erakusketa dago ikusgai. Egunero 18:00etatik 20:00etara ikusgai, eta asteburu eta jai egunetan baita 12:00etatik 14:00etara ere; martxoaren 21era arte.
Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia aktore ondarrutarrek beraiek sortutako ikuskizuna eskainiko dute Beikoziniko oholtzan. Hiru saio izango dira: martxoak 12 (barikua), 13 (zapatua) eta 14 (domeka), arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak musikaze.com
Hezkuntza ez-formalean ari diren hezitzaileei zuzendutako ikastaroa da hau. Bi saio antolatu dira, bakoitza hobekien datorkion ordutegian joan ahal izateko. Etxelilan. Ez da izenik eman behar, baina aforoa kontrolatuta egongo
Salda badago! Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen argitalpenaren aurkezpena, Etxelilan.
Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara, Lea Artibai Amankomunazgoaren eskutik. Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila
Zeta Zineklubak martxoaren 21erako 'Sagu eta Pagu' animazio filma botako du Beikozinin, 17:00etan. Zuzendaria: Engin Bastürk. Generoa: Abentura (animazioa). Iraupena: 88 minutu. Hizkuntza: Euskara. Urtea: 2017. Herrialdea: Turkia. https://www.youtube.com/watch?v=X-Er32x08T0