Antzerkia Beikozinin: ‘Birritan Bortxatua’

Beikozini

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira Ondarroako Udalak antzerkia hau dakar.  Nagore, 44 urteko emakumea, bortxatua izan da herriko festetako gau batean. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Gonbidapenak Etxelilan hartu behar dira aurretiaz. Orduan hasten da Nagoreren bigarren ametsgaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu, baita gizartearen partetik jasotako epaia ere. Fikziozko antzezlan honek,

Liburuen Amuak: ‘Epailea eta haren borreroa’

Txomin Agirre udal liburutegia

Liburuen Amuak literatur taldea Friedrich Dürrenmatten Epailea eta haren borreroa liburuari buruz solasteko batuko da, Txomin Agirre udal liburutegian. 10:00etatik 12:00etara izango da saioa, Joxemari Urteagaren gidaritzapean. Saioan parte hartzeko, eman izena: UDAL EUSKARA ZERBITZUA: 94 683 36 68 edo mrey@ondarroa.eus UDAL LIBURUTEGIA: 94 683 33 43 edo liburutegia@ondarroa.eus

Free

Pirritx, Porrotx eta Marimotots: ‘amaren intxaurrak’

Zaldupe udal kiroldegia

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek urteroko bisita egingo dute herrira, baina aurten abenduan. Aforo kontuak direla eta egun berean bi ikuskizun antolatu ditu Ondarroako Udalak kiroldegiko kantxan: abenduaren 13an, domeka, 16:00etan eta 19:00etan.

5€

Euskal Herriko Animazioaren Erakusketa

Udal Erakusketa Aretoa

1980tik 2004ra bitarteko Euskal Herriko animazioaren erakusketa antolatu dute Ondarroako Udalak eta Luterl taldeak Udal Erakusketa Aretoan. Astegunetan 18:30etik 21:00etara eta zapatu, domeka eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara. Abenduaren 18tik urtarrilaren 10era bitartean ikusgai.

Free