‘Ondarrutar Naturala’ lehiaketa Beikozinin
BeikoziniOndarrutar Naturala lehiaketa antolatu du udalak Beikozinin. 9 bikote nor baino nor. 100 lagunentzako aforoa dago eta ez da sarrerarik erosi behar aurretiaz.
Ondarrutar Naturala lehiaketa antolatu du udalak Beikozinin. 9 bikote nor baino nor. 100 lagunentzako aforoa dago eta ez da sarrerarik erosi behar aurretiaz.
Ondarroan grabatutako Herri Txiki Infernu Handi saioa eskainiko du ETB-1ek gaueko 22:00etan.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek urteroko bisita egingo dute herrira, baina aurten abenduan. Aforo kontuak direla eta egun berean bi ikuskizun antolatu ditu Ondarroako Udalak kiroldegiko kantxan: abenduaren 13an, domeka, 16:00etan eta 19:00etan.
1980tik 2004ra bitarteko Euskal Herriko animazioaren erakusketa antolatu dute Ondarroako Udalak eta Luterl taldeak Udal Erakusketa Aretoan. Astegunetan 18:30etik 21:00etara eta zapatu, domeka eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara. Abenduaren 18tik urtarrilaren 10era bitartean ikusgai.
2019ko kirol sariak udaberrian banatu behar ziren arren ezinezkoa izan da Covid-19a dela eta. Abenduaren 18an 19:00etan banatuko dira Kofradia Zaharrean. Aforoa mugatuta egongo da.
Ondarroako bost aktorek bakarrizketak eskainiko dituzte Goiko Zinan: Fede Badiola, Ainhoa Etxebarria, Iñaki Maruri, Nerea Gartzia eta Aitor Artetxe. Josu Eizagirre, Asier Ituarte eta Jabi Ituarte izango dira kolaboratzaileak. Zuzendaria: Fede Badiola. Sarrerak Turismo Bulegoan daude eskuragarri. Bi saio eskainiko dira: abenduaren 20an 17:00etan eta 19:30ean.
Radixu Irratiko Azken Mohikanoak saioko irratsaio berezia: Euskal Herriko Animazioaren Erakusketari eta Black is Beltza filmari buruzko irratsaio berezia. 105.5 FM edo radixu.info.