‘Herri Txiki Infernu Handi’: Ondarroa
ETB-1Ondarroan grabatutako Herri Txiki Infernu Handi saioa eskainiko du ETB-1ek gaueko 22:00etan.
Ondarroan grabatutako Herri Txiki Infernu Handi saioa eskainiko du ETB-1ek gaueko 22:00etan.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek urteroko bisita egingo dute herrira, baina aurten abenduan. Aforo kontuak direla eta egun berean bi ikuskizun antolatu ditu Ondarroako Udalak kiroldegiko kantxan: abenduaren 13an, domeka, 16:00etan eta 19:00etan.
1980tik 2004ra bitarteko Euskal Herriko animazioaren erakusketa antolatu dute Ondarroako Udalak eta Luterl taldeak Udal Erakusketa Aretoan. Astegunetan 18:30etik 21:00etara eta zapatu, domeka eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara. Abenduaren 18tik urtarrilaren 10era bitartean ikusgai.
2019ko kirol sariak udaberrian banatu behar ziren arren ezinezkoa izan da Covid-19a dela eta. Abenduaren 18an 19:00etan banatuko dira Kofradia Zaharrean. Aforoa mugatuta egongo da.
Ondarroako bost aktorek bakarrizketak eskainiko dituzte Goiko Zinan: Fede Badiola, Ainhoa Etxebarria, Iñaki Maruri, Nerea Gartzia eta Aitor Artetxe. Josu Eizagirre, Asier Ituarte eta Jabi Ituarte izango dira kolaboratzaileak. Zuzendaria: Fede Badiola. Sarrerak Turismo Bulegoan daude eskuragarri. Bi saio eskainiko dira: abenduaren 20an 17:00etan eta 19:30ean.
Radixu Irratiko Azken Mohikanoak saioko irratsaio berezia: Euskal Herriko Animazioaren Erakusketari eta Black is Beltza filmari buruzko irratsaio berezia. 105.5 FM edo radixu.info.
1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte hartzea. Egileak: Fermin Muguruza / Harkaitz Cano / Dr. Alderete. Sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai.