Aurrestreinaldia: Txakur Gorriaren ‘Orainmenean’

Etxelila

Orainmenean: bertsolaritzaren genealogia feministak emanaldiaren aurrestreinaldia eskainiko du Txakur Gorria kolektiboak Etxelilan. Erakusketa eta bertso-saio berezia eskainiko dute Nerea Ibarzabal Salegik, Mariñe Arbeo Astigarragak, Ane Labaka Mayoz eta Malen Amenabar Larrañagak osatutako taldeak.

Gabon kantak kalez-kale

Kalez kale

Zaldupe eskolako ikasleek Gabonetako kantak abestuko dituzte kalez-kale.

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra

Alameda

Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren hondakinak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan. Esaterako, bonbonak, pintura poteak, pilak, gailu elektronikoak, CDak edo aerosolak bota ahal dituzte herritarrek.

Nik sinistetsut festibala

Ondarroako emakumeak protagonista dituen festibala da Nik sinistetsut! Festibal honetan herriko emakume artistak kalera aterako dira, oholtza gainera. 13:30ean kalez-kale herriko emakume artisten erakusketa ibiltaria egongo da ikusgai, 18:00etan Etxelilatik kalejiran abiatuko da Andrabanda Feminista eta horren ostean, 18:30 inguruan Alamedan, 5 minutuero arte adierazpen erakustaldia eskainiko dute. Amaitzeko Optika taldearen kontzertua egongo da.

Ekintzak Gaztelekuan

Gaztelekua

Gaztelekuan ekintza bi antolatu ditu Ondarroako Udalak: gazteaukera eta selfikana, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Gabon kontzertua

Andra Mari eliza

Ondarroako Unanue Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek eta Kantaize abesbatzak Gabon kontzertua eskainiko dute Anra Mari elizan.

Olentzero be bidi eitten!

Kalean zehar

Preso eta iheslarien lagunek antolatuta kalejira abestua egingo dute Zubi Barritik Alamedara.

Umeentzako jolas txokoa

Kantoipeko ludoteka

Ondarroako Udalak 3-7 urte bitarteko umeentzako jolas txokoa antolatu du Kantoipeko ludotekan. Abenduaren 26, 27, 30, 31 eta urtarrilaren 2 eta 3an. Txirrimosrraskiren eskutik.