Kontzertuak: Lukiek + Dena
Portuko RanpiRadixu Irratiak antolatuta kontzertuak Portuko Ranpan: Lukiek eta Dena taldeak. Sarrerak salgai Noya tabernan eta Zurrumurru liburudendan.
Radixu Irratiak antolatuta kontzertuak Portuko Ranpan: Lukiek eta Dena taldeak. Sarrerak salgai Noya tabernan eta Zurrumurru liburudendan.
Carlos rigby poeta nikaraguarri buruzko ikus-entzunezkoa proiektatuko da doan, Ondarroako Kofradia Zaharreko bigarren solairuan. Nazioarteko hainbat jaialditan proiektatu ostean, Ondarroan egingo du geldialdia lanak, Itziar Garalde Nikaraguan bizi den artista ondarrutarraren ekimenez. Amaieran Keu Agorretxeak ere abestuko du.
Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan goizeko 09:00etatik 11:00etara. Aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pintura eta disolbatzaileen ontziak, autoen iragazki, pila eta bateriak, fluoreszenteak, tonerrak, CDak, idazteko materiala (boligrafoak, rotulkiak...), motoen olioa, bonbonak... batuko dira. TRASTE ZAHARRAK ATERA NAHI IZANEZ GERO TELEFONO ZENBAKI HONETARA DEITU: 900 10 48 78
Naizen elkarteak lore eskaintza antolatu du larunbaterako. Ekitaldia 12:00etan hasiko da Ekai Lersundi Martinezen oroimenez Itsasaurren dagoen monolitoan.
Radixu Irratiak antolatutako kontzertuak: Inoren ero ni + Fly Shit. Sarrerak salgai aurretiaz Noya tabernan eta Zurrumurru liburudendan 6 eurotan edo egunean bertan 8 eurotan.
Aurten entsegu bakarra egingo da Lantzoiarekin eta Akularekin danborra jotzeko. Otsailaren 16an, igandea, 19:00etan Artelan elkarteak portuan daukan tailerrean.
Zientziaren Giltzak elkarteak antolatu duen otsaileko hitzaldian Klima aldaketa izango da hizpide. Elisa Sainz de Murieta Zugadi geologoa izango da hizlaria.
Euskaraldiak Ondarroan daukan batzorde eragilearen bilera egingo da udaletxean, 2020ko Euskaraldia prestatzen jarraitzeko. 2020ko Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da. https://www.youtube.com/watch?time_continue=4&v=wgDJJEjlwY4&feature=emb_logo
Ondarroako udaletxe zaharrean dagoen Helduentzako Ikastetxeak bere eskaintza eta funtzionamendua ezagutzera emateko batzar informatiboak antolatu ditu otsailaren 20rako, osteguna. Goizeko batzarra 10:30ean izango da udaletxe zaharrean.
Ondarroako udaletxe zaharrean dagoen Helduentzako Ikastetxeak bere eskaintza eta funtzionamendua ezagutzera emateko batzar informatiboak antolatu ditu otsailaren 20rako, osteguna. Arratsaldeko batzarra 17:30ean izango da udaletxe zaharrean.