HITZALDIA: Gizontasunak eta feminismoa
Maskulinitatearen bueltako eztabaidak eta gizon taldeen sorrerek ez dute izan orain arte beraien benetako irismen eraldatzailearen berraztertze kritikorik. Jokin Azpiazu soziologo eta ekintzaileak, bere “Masculinidades y Feminismos” liburuarekin zalantzan jartzen du lehen kolpean positiboa den maskulinitate berrien kontzeptua. Zalantza horren inguruan jarduteko aukera izango dugu Etxelilan ere.