‘La familia Adams’ pelikularen proiekzioa

Beikozini

Ondarroako Z zine klub taldeak antolatuta, La familia Adams pelikula proiektatuko dute otsailaren 23an, 17:30ean, Beikozinin (goiko aretoan). Prezioa: 2 euro.

2€

Akularen enterrua

Barratik

Ondarroako inauteriei agur esateko akularen enterrua, barratik hasi eta Zubi Zaharreraino, eta handik uretara pregoiaren ostean.

‘Bortxatzaile bat zure bidean’ kale ekimenaren entsegua

Etxelila

Bortxatzaile bat zure bidean kale ekimenaren entsegua egingo dute 18:00etan Etxelilan, Txoko Moreak antolatuta. Jaietako zapi morea edota begiak estaltzeko tela beltza edo morea eramateko eskatu dute. Informazio gehiago Etxelilaren facebook kontuan.

Merkatu txikia

Alameda

Zatozte merkatari elkarteak merkatu txikia egingo du Alamedan, 10:00etatik 15:00etara. Euria egiten badu merkatu txikia Berdura Plazan egingo da.

‘Erraiak’ dokumentala Etxelilan

Etxelila

Martxoaren 6an arratsaldeko 18:00etan Erraiak dokumentala ikusi ahalko da Etxelilan. bi gonbidatu berezi egongo dira: Ekain Martinez de Lizardui zuzendaria eta Nekane Akarregi Amutxastegi irrintzilaria. Noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du XXI. mendean? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da Erraiak dokumentala.

Free

Kontzertua: Metalmania. Metallica Show

Beikozini

Metallica taldearen penintsulako tributu onena bezala ezagutzen den taldeak kontzertua eskainiko du Beikozinin. Sarrera salgai Beikozinin eta musikaze.com helbidean, 12 eurotan.

12€

Kantu bazkaria Zubi Zahar herri ikastolan

Zubi Zahar herri ikastola

Zubi Zahar herri ikastolak kantu bazkaria antolatu du herritarrentzat. Oraingoan talde gonbidatua EinGO da. Bazkaria 14:30ean hasiko da ikastolan, baina aurretik kalejira egingo da Sutargi aurretik 13:30ean.