Musika: Txistulariak eta Metal Taldea kalejiran
Ondarroako Txistulariak eta Metal Taldeko kideak kalejira aterako dira.
Ondarroako Txistulariak eta Metal Taldeko kideak kalejira aterako dira.
Urteroko kontzertua eskainiko dute Santa Zezili goi-goitik ospatzeko Andra Mari elizan. Bertan egongo dira Ondarroako Txistulari Taldea, Unanue Kamara Korala, Kantaize Abesbatza eta Udal Musika Eskolako Olatukantu Koroa.
Ondarroako Udal Berdintasun Kontseiluak elkarretaratzea deitu du Alamedan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira emakumeek jasaten duten indarkeria salatzeko. Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak ondarrutar guztiei dei egin die elkarretaratzean parte hartzera eta matxismoaren aurrean jarrera aktiboa erakustera.
Danonartin elkartea beharrizana duten Ondarroa eta Berriatuko familiei elikagaiak banatzez arduratzen den elkartea da, eta bertan aritzen direnak boluntarioak dira. Urte hauetan lanean aritu direnek taldea uztea erabaki dute, eta boluntario gehiago batu ezean Danonartin elkarteak ezingo du funtzionamenduan jarraitu. Herritar guztiak deituta dauden batzar irekia egingo da asteartean (azaroak 26) 18:00etan Kofradia Zaharrean.
Zientziaren Giltzak Elkarteak hitzaldia antolatu du, baina oraingo honetan asteartez. Ane Murueta-Goiena Larrañaga ikertzaile klinikoak Begiak garunari begira hitzaldia eskainiko du Beikozinin.
Jule Goikoetxea Mentxaka irakasleak hitzaldia eskainiko du Etxelilan, UXU Ondarroako Emakumeen Taldeak antolatuta: Korronte feminista desberdinak egungo 4.olatuan.
Jule Goikoetxea idazle, aktibista eta irakasleak hitzaldia eskainiko du Etxelilan: korronte feminista desberdinak egungo laugarren olatuan.
Beldur Barik lehiaketa lokalaren sari banaketa ekitaldia Ondarroan. 12 lan aurkeztu dira, inoizko gehien. Ikusi udalbarriak.eus webgunean Ondarroako gazteek sortutako lanak.
Noya tabernaren V.urteurrena dela eta egitarau betea antolatu dute azaroaren 29 eta 30erako.