Olentzero eta Mari Domingiren kalejira
Kalez kaleZubi Zahar herri ikastolak antolatuta kalejira egingo dute Olentzerok eta Mari Domingik, Ibaiondotik Musika Plazara.
Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta kalejira egingo dute Olentzerok eta Mari Domingik, Ibaiondotik Musika Plazara.
Preso eta iheslarien lagunek antolatuta kalejira abestua egingo dute Zubi Barritik Alamedara.
Ondarroako Udalak 3-7 urte bitarteko umeentzako jolas txokoa antolatu du Kantoipeko ludotekan. Abenduaren 26, 27, 30, 31 eta urtarrilaren 2 eta 3an. Txirrimosrraskiren eskutik.
Salbamendua eta sorospena kirol modura ezagutzeko aukera 8 urtetik gorako edonorentzat. Abenduaren 26an eta 27an 11:00etatik 12:30era Zaldupe udal kiroldegian. Ondarroako Udalaren laguntzarekin.
Abenduaren 28an ospatuko den 35. Egia-Iriondo memorialean parte hartu nahi dutenek Turismo Bulegoan eman behar dute izena. Goizetan 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldetan 17:00etatik 19:00etara. Izena ematea doakoa da.
Urtero legez, umeentzako Gabonetako jolas parkea antolatu du Ondarroako Udalak Zaldupe udal kiroldegiko kantxan. Abenduaren 26an, 27an eta 28an arratsaldeko 16:00etatik 20:30era.
35. Egia-Iriondo memoriala ospatuko da aurten, Jose Mari Aranbarri "Egia" eta Martin Iriondo 1983. urtean nor baino nor aritu ziren apustua da lasterketaren sustraia.
Kresala Kultur Elkarteko trikitilari eta panderojoleak kalez-kale ibiliko dira.
Kresala Kultur Elkarteko dantzariek Gabonetako dantzak eskainiko dituzte.
Deskontrol taldeak eta Japoniatik datorren Brahman taldeak kontzertuak eskainiko dituzte Beikozinin. Sarrerak 10 eurotan daude Beikozinin bertan eta lehiatilan egongo dira 12 eurotan.