Gabonetako jazz dantza saioak
BeikoziniJazz/Dantza taldeak Gabonetako saio bikoitza prestatu du Beikozinin. Lehenengoa 18:30ean hasiko da eta bigarrena 20:30ean, Ondarroako Udalaren laguntzarekin.
Jazz/Dantza taldeak Gabonetako saio bikoitza prestatu du Beikozinin. Lehenengoa 18:30ean hasiko da eta bigarrena 20:30ean, Ondarroako Udalaren laguntzarekin.
Orainmenean: bertsolaritzaren genealogia feministak emanaldiaren aurrestreinaldia eskainiko du Txakur Gorria kolektiboak Etxelilan. Erakusketa eta bertso-saio berezia eskainiko dute Nerea Ibarzabal Salegik, Mariñe Arbeo Astigarragak, Ane Labaka Mayoz eta Malen Amenabar Larrañagak osatutako taldeak.
Zaldupe eskolako ikasleek Gabonetako kantak abestuko dituzte kalez-kale.
Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren hondakinak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan. Esaterako, bonbonak, pintura poteak, pilak, gailu elektronikoak, CDak edo aerosolak bota ahal dituzte herritarrek.
Ondarroako emakumeak protagonista dituen festibala da Nik sinistetsut! Festibal honetan herriko emakume artistak kalera aterako dira, oholtza gainera. 13:30ean kalez-kale herriko emakume artisten erakusketa ibiltaria egongo da ikusgai, 18:00etan Etxelilatik kalejiran abiatuko da Andrabanda Feminista eta horren ostean, 18:30 inguruan Alamedan, 5 minutuero arte adierazpen erakustaldia eskainiko dute. Amaitzeko Optika taldearen kontzertua egongo da.
Gaztelekuan ekintza bi antolatu ditu Ondarroako Udalak: gazteaukera eta selfikana, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Unanue Udal Musika Eskolako kideen Gabonetako kalejira.
Ondarroako Unanue Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek eta Kantaize abesbatzak Gabon kontzertua eskainiko dute Anra Mari elizan.
Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta kalejira egingo dute Olentzerok eta Mari Domingik, Ibaiondotik Musika Plazara.
Preso eta iheslarien lagunek antolatuta kalejira abestua egingo dute Zubi Barritik Alamedara.