Gabon kantak kalez-kale
Kalez kaleZaldupe eskolako ikasleek Gabonetako kantak abestuko dituzte kalez-kale.
Zaldupe eskolako ikasleek Gabonetako kantak abestuko dituzte kalez-kale.
Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren hondakinak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan. Esaterako, bonbonak, pintura poteak, pilak, gailu elektronikoak, CDak edo aerosolak bota ahal dituzte herritarrek.
Ondarroako emakumeak protagonista dituen festibala da Nik sinistetsut! Festibal honetan herriko emakume artistak kalera aterako dira, oholtza gainera. 13:30ean kalez-kale herriko emakume artisten erakusketa ibiltaria egongo da ikusgai, 18:00etan Etxelilatik kalejiran abiatuko da Andrabanda Feminista eta horren ostean, 18:30 inguruan Alamedan, 5 minutuero arte adierazpen erakustaldia eskainiko dute. Amaitzeko Optika taldearen kontzertua egongo da.
Gaztelekuan ekintza bi antolatu ditu Ondarroako Udalak: gazteaukera eta selfikana, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Unanue Udal Musika Eskolako kideen Gabonetako kalejira.
Ondarroako Unanue Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek eta Kantaize abesbatzak Gabon kontzertua eskainiko dute Anra Mari elizan.
Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta kalejira egingo dute Olentzerok eta Mari Domingik, Ibaiondotik Musika Plazara.
Preso eta iheslarien lagunek antolatuta kalejira abestua egingo dute Zubi Barritik Alamedara.
Ondarroako Udalak 3-7 urte bitarteko umeentzako jolas txokoa antolatu du Kantoipeko ludotekan. Abenduaren 26, 27, 30, 31 eta urtarrilaren 2 eta 3an. Txirrimosrraskiren eskutik.
Salbamendua eta sorospena kirol modura ezagutzeko aukera 8 urtetik gorako edonorentzat. Abenduaren 26an eta 27an 11:00etatik 12:30era Zaldupe udal kiroldegian. Ondarroako Udalaren laguntzarekin.