Kontzertua: Deskontrol + Brahman
BeikoziniDeskontrol taldeak eta Japoniatik datorren Brahman taldeak kontzertuak eskainiko dituzte Beikozinin. Sarrerak 10 eurotan daude Beikozinin bertan eta lehiatilan egongo dira 12 eurotan.
Deskontrol taldeak eta Japoniatik datorren Brahman taldeak kontzertuak eskainiko dituzte Beikozinin. Sarrerak 10 eurotan daude Beikozinin bertan eta lehiatilan egongo dira 12 eurotan.
Kresala Musika Bandak kontzertu ibiltariak eskainiko ditu herriko kaleetan.
“Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru
Tontorramendi Aurrera Mendi Taldeak Kalamendira irteera antolatu du urte zaharrari agur esateko. 09:00etan aterako dira Alamedatik.
Ondarroako mendibizikleteroen jaia da Kakatzan. Goizeko 09:00etan aterako dira Alamedatik. Aurten 34 kilometroko ibilbidea.
Ondarroako Udalak Gabon Zahar egunean antolatzen duen ohiko elkarretaratzea, Giza Eskubideak. Konpinbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean.
Gaztelekuak irteera antolatu du Tertangara urtarrilaren 4rako eta 5erako. Tertanga Arabako herri bat da, Amurrio udalerriaren barnekoa. Irteeran parte hartzeko izena Gaztelekuan eman behar da abenduaren 14tik 22ra bitartean.
Ondarroako Udalak aurten ere Euskal Herriko pailazo ezagunenen iksukizuna ekarri du herrira. Pirritx, Porrotx eta Marimotots Zaldupe udal kiroldegiko oholtzara igoko dira. Sarrerak ikastetxeetan egongo dira salgai 5 eurotan.
Portuko biribilgunetik hasi eta Latxanbre enparantzaraino joango dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak. Euria egingo balu zuzenean Latxanbre enparantzan egongo lirateke.
Urteroko bertso saioa antolatu du Ondarroako Udalak Beikozinin: Igor Elortza, Nerea Ibarzabal, Julio Soto eta Oihana Iguaran igoko dira oholtza gainera. Iñaki Lersundi izango da gai jartzailea.