Musika: Musika Eskolakoen kalejira

Unanue Udal Musiko Eskola

Pedro Maria Unanue Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleen kalejira, Musika Eskolatik hasita. Santa Zezilia egunaren baitan Ondarroako Udalak antolatutako egitarauaren barneko ekintza da.

Musika: Musikalean ekintza

Kalekutzeko eskaileretan

Unanue Udal Musika Eskolako musika tailerreko ikasleen eskutik, Kalekutzeko eskaileretan.

San Tomas jaia

Alde Zaharra

San Tomas eguna dela eta Zubi Zahar herri ikastolak Alde Zaharrean antolatutako jaia: taloak, pintxoak, musika...

HITZALDIA: La violencia machista. Mujeres silenciadas

Etxelila

LA VIOLENCIA MACHISTA. MUJERES SILENCIADAS Hizlaria: Inma Mata Pelegay, "Volar" (Gaztelumendi, 2017) dokumentaleko protagonistetako bat. Genero indarkerian eta tratu txarretan aditua, Mujeres que Aman Demasiado (Bilbo) elkarteko kidea.

Ollun popi jauji Beikozinan

Beikozini

Ollun popi jauji ospatuko da Beikozinan: kontzertuak debalde + pintxopote + jauja. The Associados talde 70.hamarkadatik gaur egunerainoko bertsioak jotzen (ZZ Top, Rolling Stones, Pink Floyd, Stereophonics, Dire Straits, Police, Bruce Sprinsteen, Tom Petty, The Doors) eta herriko gaztez osatutako DENA taldea.

Free

Santa Zeziliko kontzertua elizan

Andra Mari eliza

Urteroko kontzertua eskainiko dute Santa Zezili goi-goitik ospatzeko Andra Mari elizan. Bertan egongo dira Ondarroako Txistulari Taldea, Unanue Kamara Korala, Kantaize Abesbatza eta Udal Musika Eskolako Olatukantu Koroa.

Elkarretaratzea: Emakumeenganako Indarkeriarik Ez!

Alameda

Ondarroako Udal Berdintasun Kontseiluak elkarretaratzea deitu du Alamedan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira emakumeek jasaten duten indarkeria salatzeko. Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak ondarrutar guztiei dei egin die elkarretaratzean parte hartzera eta matxismoaren aurrean jarrera aktiboa erakustera.