VII. Txistu Topaketa
Euskal Herriko leku ezberdinetatik etorritako txistulariek alaituko dituzte herriko kaleak, Ondarroako txistulariekin batera.
Euskal Herriko leku ezberdinetatik etorritako txistulariek alaituko dituzte herriko kaleak, Ondarroako txistulariekin batera.
Astelehenean (irailak 16) berriz ere elkartuko dira heriko pentsionistak Alamedan. Beti bezala, hitzordua 12:00etan daukate, eskubide berdinak betetzea eskatzeko: Gutxieneko pentsioa 1.080 € KPI indizea erabiltzea erreferentziatzat. Babes eta Segurtasun Sozialerako Erakunde propioa lortzea.
Batzarrean, Delegacion Saharaui Euskadik abendurako antolatutako elkartasun bidaiaren inguruko azalpenak emango dira, eta Bir Ganduz proiektuaren inguruan ere mintzatuko dira.
1969ko ekainaren 14an sortu zen eta 50. urteurrena ospatzen da aurten. Ekintzaz betetako asteburua prestatu dute.
Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren hondakinak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan. Esaterako, bonbonak, pintura poteak, pilak, gailu elektronikoak, CDak edo aerosolak bota ahal dituzte herritarrek.
Azken urteetan bezala OGAk eta Aurrera Mendi Taldeak igoera bertikala antolatu dute Tontorramendira. Amaieran, sari banaketa eta luntxa egongo dira. Izena Gaztetxean eman behar da hasi baino ordu erdi lehenago.
Herriko pentsionistak astelehenero elkartzen dira Alamedan, pentsio duinak eskatzeko eta euren eskubideak bermatzea aldarrikatzeko.
Kirol batzordea bilerara deitu du Nagore Badiola Alberdi Kirol Zinegotziak. Hau da eguneko gai zerrenda: 2019ko uztailaren 10eko bilerako aktaren onespena, hala badagokio. 2019ko Kirol Sariak. 2020ko Kirol Beka. 2019ko dirulaguntza deialdia. Azken bileran egin ziren galderen erantzuna. Eskaerak eta galderak
Irailak 28, 14:00etan, Musika Plazan. Arrantza amuarekin, Zubi Barritik kai musturreraino. Lazunik ez, eta arrainak 7 zm baino handiagoak. 4 urtetik 14 urtera. Izena emateko: ikastetxeetan. Ikastetxeetatik kanpokoak plazan bertan lehiaketa hasi baino lehen.