Abenduko elkartasun bidaiaren inguruko bilera irekia
Kofradia ZaharraBatzarrean, Delegacion Saharaui Euskadik abendurako antolatutako elkartasun bidaiaren inguruko azalpenak emango dira, eta Bir Ganduz proiektuaren inguruan ere mintzatuko dira.
Batzarrean, Delegacion Saharaui Euskadik abendurako antolatutako elkartasun bidaiaren inguruko azalpenak emango dira, eta Bir Ganduz proiektuaren inguruan ere mintzatuko dira.
1969ko ekainaren 14an sortu zen eta 50. urteurrena ospatzen da aurten. Ekintzaz betetako asteburua prestatu dute.
Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren hondakinak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan. Esaterako, bonbonak, pintura poteak, pilak, gailu elektronikoak, CDak edo aerosolak bota ahal dituzte herritarrek.
Azken urteetan bezala OGAk eta Aurrera Mendi Taldeak igoera bertikala antolatu dute Tontorramendira. Amaieran, sari banaketa eta luntxa egongo dira. Izena Gaztetxean eman behar da hasi baino ordu erdi lehenago.
Herriko pentsionistak astelehenero elkartzen dira Alamedan, pentsio duinak eskatzeko eta euren eskubideak bermatzea aldarrikatzeko.
Kirol batzordea bilerara deitu du Nagore Badiola Alberdi Kirol Zinegotziak. Hau da eguneko gai zerrenda: 2019ko uztailaren 10eko bilerako aktaren onespena, hala badagokio. 2019ko Kirol Sariak. 2020ko Kirol Beka. 2019ko dirulaguntza deialdia. Azken bileran egin ziren galderen erantzuna. Eskaerak eta galderak
Irailak 28, 14:00etan, Musika Plazan. Arrantza amuarekin, Zubi Barritik kai musturreraino. Lazunik ez, eta arrainak 7 zm baino handiagoak. 4 urtetik 14 urtera. Izena emateko: ikastetxeetan. Ikastetxeetatik kanpokoak plazan bertan lehiaketa hasi baino lehen.
Tximista Atletismo Taldeak antolatutako lasterketa, laugarrenez Ondarroa eta Lekeitio kostaldeko bidetik batuko dituena. Irteera 17:30ean Itsasaurre plazatik.
Aurten ere, Ondarroako Udalaren eta Elkar argitaletxearen eskutik dator, hemeretzigarrenez. “Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko” xedearekin egiten den nobela sortzeko beka eskuratzeko lehian sartu nahi dutenek mrey@ondarroa.eus helbide elektronikora bidali beharko dituzte proiektuak, irailaren 30a baino lehen.