Mutilen 42. Andra Mari saria Zaldupen
Zaldupe Udal Futbol ZelaiaAurten ere Andra Mari saria jokatuko da Zaldupen. Aurrerako Ohorezko Mailako taldearen aurkezpena izango da.
Aurten ere Andra Mari saria jokatuko da Zaldupen. Aurrerako Ohorezko Mailako taldearen aurkezpena izango da.
Abuztuaren 11an EuskoTren ligako 11.jardunaldia jokatuko da Ondarroako badian, II. Ondarroako Bandera-Cikautxo Sari Nagusia. Donostia Arraun Lagunak, Orio Babyauto, Donostiarra eta Hondarribia Bertako Igogailuak izango dira parte hartuko duten lau taldeak.
Eusko Label ligako hamairugarren jardunaldia jokatuko da Ondarroako badian, XXXV. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia. Etxeko Antiguako Ama traineruaz gain, Orio Babyauto, Go Fit Hondarribia, Santurtzi Iberdrola, Zierbena Bahias de Bizkaia, Donostiarra, Urdaibai Avia, Cabo da Cruz, Kaiku, Lekittarra Elecnor, San Pedro eta Astillero arituko dira.
Abuztuaren 11an ospatzen da Santa Klara eguna, izen bereko ermitaren inguruetan.
Emakumeen Traineru Elkartearen ligako 12. jardunaldia jokatuko da Ondarroako badian. Etxeko neskekin osatutako traineruaz gain, Hibaika Jamones Ancin, Zumaia-Salegi Jatetxea, Tolosaldea, Kaiku, Deusto-Tecuni-Bilbao, Hernani Mitxelena, Isuntza-Elecnor-Cikautxo, San Juan Iberdrola, Lapurdi eta Hercos Colindres taldeak arituko dira.
Abuztuaren 12an osatzen da Ondarroako jaietako umeen eguna. Egun guztiko egitaraun beraiek izaten dira protagonistak.
Gazteen egun bereziena izaten da. Goizean Turubiren jaitsiera eta txaranteoa egiten dute, guztiek batera bazkaldu aurretik. Arratsaldean jolasak eta musika eta gauean danborrada.
Jaiak ofizialki hasten diren eguna da. Eguneko unerik garrantzitsuena Leokadi Kortxeletik herrira jaistean gertatzen da. Ondoren, musika bandak lagunduta, kalejira egiten dute Kortxeleko Mamuek.
Abuztuaren 15a egun ezberdina izaten da. Goizean udal korporazioari agurra dantzatu beharrean agurra herriari dantzatzen zaio. Arratsaldean pilota partiduak egon ohi dira eta gauean su artifizialak, zezen-suzkoa eta kontzertuak Gaztetxean.