Errugbi Topaketa Arrigorrin

Arrigorri hondartza

Mutriku Rugby Taldeak antolatuta herriko gaztetxoenak errugbira gerturatu eta kirol hau hobeto ezagutzeko topaketa bat antolatu dute Arrigorri hondartzan.

Alzheimerraren Munduko Eguna

Gaur, irailak 21, Alzheimerraren Munduko Eguna da. Ondarroan Oroitzen taldea da gai honen inguruan lanketa egiteaz arduratzen den taldea. Zerbait behar baduzu, ez eduki zalantzarik, gerturatu eurengana!

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra, Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara, Lea Artibai Amankomunazgoaren eskutik. Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila eta bateriak, tonerrak, fluoreszenteak, CD, boligrafo, errotulagailu eta anatzekoak, motorren olioak, bonbonak...

Free

Zeta zinekluba: ‘Nora’ filma

Kofradi Zaharreko 2.solairuan

Buelta dira Zeta zineklubaren emanaldiak. Domekan, urriak 17, 18:00etan, kofradia Zaharreko bigarren solairuan Nora filma.

3€

Ondarearen Europako Jardunaldiak: ‘Bagoaz’ ikuskizuna

Herriko frontoia

Ondarearen Europako Jardunaldien baitan ‘Bagoaz’ ikuskizuna eskainiko du domekan Herribixik, Gorabiderekin batera. Jardunaldien aurtengo gaia ‘Ondare irisgarri eta inklusiboa’ da eta ekintza hau Ondarroako Turismo Bulegoak antolatu du, Udalaren eta Foru Aldundiaren laguntzarekin.  

Liburuen Amuak: ‘Proleterka’

Txomin Agirre udal liburutegia

Liburuen Amuak irakurle taldearen solasaldia: Urriak 30, zapatua: Proleterka, Fleur Jaeggy idazlearena. Parte hartu nahi dutenek udal euskara zerbitzuko 946833668 telefono zenbakian edo mrey@ondarroa.eus posta elektronikoan eta udal liburutegiko 946833343 telefono zenbakian edo liburutegia@ondarroa.eus posta elektronikoan eman dezakete izena.

Free

Dokumentala: ‘Cuidadores’

Kofradi Zaharreko 2.solairuan

Cuidadores dokumentala dakar Oroitzen Ondarroako Alzheimer Taldeak. Alzheimer gaixotasuna daukaten zaintzaileen errealitatea ezagutzera ematen duen lana da. Azaroak 3, eguaztena, 18:30ean Kofradia Zaharrean.