Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketa
Itsasaurre plazaHondakin bereziak batzeko puntu mugikorra, Alamedan
AlamedaHondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara, Lea Artibai Amankomunazgoaren eskutik. Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila eta bateriak, tonerrak, fluoreszenteak, CD, boligrafo, errotulagailu eta anatzekoak, motorren olioak, bonbonak...
Zeta zinekluba: ‘Nora’ filma
Kofradi Zaharreko 2.solairuanBuelta dira Zeta zineklubaren emanaldiak. Domekan, urriak 17, 18:00etan, kofradia Zaharreko bigarren solairuan Nora filma.
Ondarearen Europako Jardunaldiak: ‘Bagoaz’ ikuskizuna
Herriko frontoiaOndarearen Europako Jardunaldien baitan ‘Bagoaz’ ikuskizuna eskainiko du domekan Herribixik, Gorabiderekin batera. Jardunaldien aurtengo gaia ‘Ondare irisgarri eta inklusiboa’ da eta ekintza hau Ondarroako Turismo Bulegoak antolatu du, Udalaren eta Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Zinea: ‘Space Jam. A new legacy’
Kofradi Zaharreko 2.solairuanZeta zineklubaren eskutik, domekan 17:00etan Kofradia Zaharreko bigarren solairuan.
Liburuen Amuak: ‘Proleterka’
Txomin Agirre udal liburutegiaLiburuen Amuak irakurle taldearen solasaldia: Urriak 30, zapatua: Proleterka, Fleur Jaeggy idazlearena. Parte hartu nahi dutenek udal euskara zerbitzuko 946833668 telefono zenbakian edo mrey@ondarroa.eus posta elektronikoan eta udal liburutegiko 946833343 telefono zenbakian edo liburutegia@ondarroa.eus posta elektronikoan eman dezakete izena.
Dokumentala: ‘Cuidadores’
Kofradi Zaharreko 2.solairuanCuidadores dokumentala dakar Oroitzen Ondarroako Alzheimer Taldeak. Alzheimer gaixotasuna daukaten zaintzaileen errealitatea ezagutzera ematen duen lana da. Azaroak 3, eguaztena, 18:30ean Kofradia Zaharrean.
HITZALDIA: Zientziaren Giltzak
BeikoziniZientziaren Giltzak elkarteak antolatutako azaroko hitzaldia. Oraingoan Silvia Zuloaga Goikoetxea mediku dietista eta nutrizionistak Osasuna gure esku. Zer jan XXI. mendean? hitzaldia eskainiko du.