Jai batzordearen bilera
Udaletxeko 2. solairuaAndra Maixak antolatzeko Ondarroako jai batzordearen bilera, herriko talde, elkarte, kuadrila eta eragile guztiei zabalduta.
Ingurumen batzordea
UdaletxeaIngurumen batzordea batuko da eguenean. Landuko diren gaiak: Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Udal Ordenantzari egindako alegazioak, Agenda 21eko dirulaguntzak, Atxazpi ingurua moldatzeko proposamenak eta Artibai kaleko konpost gunea.
Italiar zirkua Ondarroan
Zaldupeko anexoaUztailaren 5etik 7ra Italiako Zirkua egongo da Zaldupeko anexoan. Hiru egun horietan lau ikuskizun eskainiko dituzte. Uztailak 5 19:00etan, uztailak 6 18:00etan eta 20:00etan eta uztailak 7 19:00etan. Sarrerak salgai egobngo dira ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenagotik.
Arnasa Eguna
Arnasa Elkarteak (Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak) egun soko jaia antolatu du Ondarroan. Musika, dantza, jolasak ikuskizunak, eta guztien gainetik, elkartasuna!
Gababus zerbitzua egongo da barikuan eta zapatuan, Markina-Xemeindik itzultzeko
Markina-XemeinUztailaren 12an (barikua) eta 13an (zapatua) Markina-Xemeingo Karmen jaietatik Ondarroara itzultzeko autobus zerbitzua egongo da. Gababuserako txartelak Turismo Bulegoan erosi behar dira.
Galizako Etxearen Jaiak. Festa da Virxe do Carme
Itsasaurre plazaOndarroako Galiza Etxeak Karmen jaiak antolatu ditu urtero legez, uztailaren 12, 13 eta 14rako. Musikak, galiziarren ohiturek eta euren gastronomiak girotuko dute Itsasaurre plaza.
XXXIV. Ondarroako itsas lasterketa
Arrigorri hondartzaElena Fernandez Iturrioz itsas trabesia ospatuko da uztailaren 13an Ondarroako badian, Arrigorri hondartzatik abiatuta eta Ondarru Igeri Taldeak antolatuta. Federatu eta ez federatuek hartu dezakete, aurretiaz izena emanda.
Kuadrilla Eguna antolatzeko bigarren batzarra
Kofradia Zaharra 1.solairuaKuadrilla Eguna antolatzeko bigarren batzarra egingo da astelehenean. Gogoratu dagoeneko aukeratuta dagoela abuztuaren 16rako gaia: Etorkizuna.
Jai batzordea
Andra Mari jaiak antolatzeko azken aldiz batuko da jai batzordea. Ondarroako Udala eta herriko talde eta eragileak jaietarako egitaraua itxi eta kartel lehiaketaren irabazlea aukeratzeko batuko dira.