Aringaingain aurkezpena
Kirola boteretzeko tresnatzat hartuta, parte-hartze gune honek emakumeen ahalduntzea bultzatuko du gorputz mugimenduaren bitartez. Alde batetik, koordinazioa, oreka, erresistentzia, indarra, bizkortasuna, malgutasuna, norbere gorputzaren ezaguera, mugimendu gaitasunak... landuko dira. Bestetik, emakumeak espazio pribatutik publikora irtetera bultzatuko ditu, partaideen arteko harremanak eratzea ahalbidetuz, erraztuz eta indartuz. Gune honetan parte hartzeko ez da ezinbestekoa maila jakin bat