Azaroak 25: elkarretaratzea Alamedan
AlamedaGaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. 19:00etan elkarretaratzea egingo dugu Alamedan, segurtasun neurri guztiak zainduz.
Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. 19:00etan elkarretaratzea egingo dugu Alamedan, segurtasun neurri guztiak zainduz.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira Ondarroako Udalak antzerkia hau dakar. Nagore, 44 urteko emakumea, bortxatua izan da herriko festetako gau batean. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Gonbidapenak Etxelilan hartu behar dira aurretiaz. Orduan hasten da Nagoreren bigarren ametsgaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu, baita gizartearen partetik jasotako epaia ere. Fikziozko antzezlan honek,
Beldur barik lehiaketaren Ondarroako sari banaketa egingo da lehiaketara aurkeztu diren ikasleen artean.
Liburuen Amuak literatur taldea Friedrich Dürrenmatten Epailea eta haren borreroa liburuari buruz solasteko batuko da, Txomin Agirre udal liburutegian. 10:00etatik 12:00etara izango da saioa, Joxemari Urteagaren gidaritzapean. Saioan parte hartzeko, eman izena: UDAL EUSKARA ZERBITZUA: 94 683 36 68 edo mrey@ondarroa.eus UDAL LIBURUTEGIA: 94 683 33 43 edo liburutegia@ondarroa.eus
Ondarrutar Naturala lehiaketa antolatu du udalak Beikozinin. 9 bikote nor baino nor. 100 lagunentzako aforoa dago eta ez da sarrerarik erosi behar aurretiaz.
Ondarroan grabatutako Herri Txiki Infernu Handi saioa eskainiko du ETB-1ek gaueko 22:00etan.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek urteroko bisita egingo dute herrira, baina aurten abenduan. Aforo kontuak direla eta egun berean bi ikuskizun antolatu ditu Ondarroako Udalak kiroldegiko kantxan: abenduaren 13an, domeka, 16:00etan eta 19:00etan.