Emakume Afrikarrak. Ahozko narrazioak
EtxelilaAzaroak 22, eguena, 18:00etan. IPUIN KONTALARIA. Emakume Afrikarrak. Ahozko narrazioak. Aiz Olabarrieta eta Boni Ofogoren ahozko kontakizunak. CEAR Euskadi. Antolatzailea: Udaleko kultur aniztasuna. Ernestine kamerundarra eta Jasmin nigeriarra lesbofobiatik eta behartutako ezkontzatik ihesi iritsi ziren Euskal Herrira. Mouti eta Nyuma nigeriarrek beren jaioterriko miseriatik eta aukera faltatik egin zuten ihes, eta sexu-esplotaziorako salerosketa-sare batek bereganatu zituen. Laurek
Silvia Federiciren lana ezagutu Amaia Astobizarekin
Azaroaren 16an eta 23an Silvia federici ekintzaile feministaren lana ezagutzeko aukera edukiko dugu Etxelilan, Amaia Astobiza Uriarteren eskutik. Horretarako, 'Soldataren patriarkatua' (Katakrak, 2017) liburua erabiliko du. Bertan ikusten da nola hasierako urte haietan plazaratutako kontzeptuei esker eztabaidatzen den orain hainbat gairi buruz, feminismoaren barruan (etxeko andrearen sorrera, zaintza lanen krisia, amatasun eredu berriak...). Era berean
EUSKARALDIA: MICE
moby dickHITZALDIA: Eraso matxistak herri mugimenduetan: prebentzioa lantzeko zenbait gako. Joxemi Zumalabe Fundazioa.
Parte hartzen dugun taldeetan hainbat aspektu zainduz gero, giroa osasuntsuagoa eta parekideagoa izango da. Bide horretan taldearen harremanen lanketa, horizontaltasuna bultzatzea, kohesioa indartzea, tresna espezifikoak sortzea eta komunikatzeko erak aztertzea lagungarri suerta daiteke. Era berean, eraso matxisten prebentzio ezinbestekotzat jotzen dugu eta hitzaldian horretaz arituko gara, gakoez, aukerez zein zailtasunez