‘ Las Mujeres Decididas’ dokumental

Osteguna, hilak 30, arratsaldeko 17:00etan Etxelilan El Salvadorren eta Hondurasen haurdunaldia eteteko eskubideari buruzko dokumentalaren ostean eztabaida izango da. Boga-Boga Elkarteak antolatu du ekimena.

Erakusketa

Etxelila

Virgene Despentesen liburuan oinarritutako argazkiz osatutako Amaia Lasaren lana.

Ibilaldiak eta saioak gune bio-osasungarrietan

Zaldupe Udal kiroldegia

Urriaren 20tik aurrera, nagusiak diren herritarrentzat edota dibertsitate funtzionala duten herritarrentzako ibilaldiak eta herriko gune osasungarrietan saioak antolatuko ditu udalak. Hitzordua urriaren 20tik abenduaren 29ra bitarteko barikuetan izango da, 11:00etan Zaldupe Kiroldegian. Saioek ordu beteko iraupena izango dute. Euria izanez gero, saioa Kiroldegian bertan egingo da (abonatuak ez direnak sarrera ordainduz) Ibilaldia

Ugar Sormen Ikastaroa

Arrigorri Ostatu Jatetxea

Abenduak 2: 11:00 / 13:00 eta 17:00 / 19:00 Abenduak 3: 11:00 / 13:00 Irakaslea: Mari Ros Prieto Materialak antolatzaileek jarriko dituzte eta ikastaroan zehar egindako lana etxera eramateko da.

Txilixoka Egune

Eguerditik hasi eta gauera arte: herri-bazkaria (tike-ak sare sozialen bidez eta tabernetan salgai jarriko ditugu), formatu eta musika-estilo guztietako kontzertuak, bertso-saioa eta askoz gehiago. Gainera, txosna ere izango dugu,

Guraso Eskolak: guraso eta hezitzaileentzat

Etxelila

0 - 10 urte bitarteko umeen gaiak Izen-ematea: Udaletxean, 946833676 aetxaburu@ondarroa.eus Matrikula: 5,00 € hiruhileko bakoitzeko Haurtzaindegi zerbitzua egongo da