Antzezlana: ‘Erradikalak ginen’

Kofradia Zaharra

Martxoaren 8ko egitarauari lotuta, Erradikalak ginen antzezlana Kofradia Zaharrean. Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Elgezabal antzerkilaria. Etxelilan eman behar da izena, aforoa kontrolatzeko.

‘Bibitxa’ ikuskizuna: Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia

Beikozini

Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia aktore ondarrutarrek beraiek sortutako ikuskizuna eskainiko dute Beikoziniko oholtzan. Hiru saio izango dira: martxoak 12 (barikua), 13 (zapatua) eta 14 (domeka), arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak musikaze.com helbidean salgai, otsailaren 28tik aurrera.

12€

Hezkuntza ez-formaleko hezitzaileentzako ikastaroa: sexismoa eskolan eta aisialdian

Etxelila

Hezkuntza ez-formalean ari diren hezitzaileei zuzendutako ikastaroa da hau. Bi saio antolatu dira, bakoitza hobekien datorkion ordutegian joan ahal izateko. Etxelilan. Ez da izenik eman behar, baina aforoa kontrolatuta egongo da Covid-19a dela eta. Bi egun eta ordutegi aukeran: martxoak 18 (eguena) 10:00etatik 11:30era edo martxoak 24 (eguaztena) 16:00etatik 17:30era.

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra, Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara, Lea Artibai Amankomunazgoaren eskutik. Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila eta bateriak, tonerrak, fluoreszenteak, CD, boligrafo, errotulagailu eta anatzekoak, motorren olioak, bonbonak...

Free

Zinea: ‘Sagu eta Pagu’

Beikozini

Zeta Zineklubak martxoaren 21erako 'Sagu eta Pagu' animazio filma botako du Beikozinin, 17:00etan. Zuzendaria: Engin Bastürk. Generoa: Abentura (animazioa). Iraupena: 88 minutu. Hizkuntza: Euskara. Urtea: 2017. Herrialdea: Turkia. https://www.youtube.com/watch?v=X-Er32x08T0

2€