Santa Klara Eguna. Ondarroako Jaiak.
Santa KlaraAbuztuaren 11an ospatzen da Santa Klara eguna, izen bereko ermitaren inguruetan.
Abuztuaren 11an ospatzen da Santa Klara eguna, izen bereko ermitaren inguruetan.
Emakumeen Traineru Elkartearen ligako 12. jardunaldia jokatuko da Ondarroako badian. Etxeko neskekin osatutako traineruaz gain, Hibaika Jamones Ancin, Zumaia-Salegi Jatetxea, Tolosaldea, Kaiku, Deusto-Tecuni-Bilbao, Hernani Mitxelena, Isuntza-Elecnor-Cikautxo, San Juan Iberdrola, Lapurdi
Abuztuaren 12an osatzen da Ondarroako jaietako umeen eguna. Egun guztiko egitaraun beraiek izaten dira protagonistak.
Gazteen egun bereziena izaten da. Goizean Turubiren jaitsiera eta txaranteoa egiten dute, guztiek batera bazkaldu aurretik. Arratsaldean jolasak eta musika eta gauean danborrada.
Jaiak ofizialki hasten diren eguna da. Eguneko unerik garrantzitsuena Leokadi Kortxeletik herrira jaistean gertatzen da. Ondoren, musika bandak lagunduta, kalejira egiten dute Kortxeleko Mamuek.
Abuztuaren 15a egun ezberdina izaten da. Goizean udal korporazioari agurra dantzatu beharrean agurra herriari dantzatzen zaio. Arratsaldean pilota partiduak egon ohi dira eta gauean su artifizialak, zezen-suzkoa eta kontzertuak Gaztetxean.
Aurten lehenengoz nesken Andra Mari saria jokatuko da Zaldupen. Lehen aldi honetan Athletic Club B eta SD Eibar arituko dira nor baino nor.
Abuztuaren 16a herriko kuadrilen eguna da. Adin guztietako neskak eta mutilak egun horretarako jai batzordeak aukeratutako gaiarekin zerikusia duten mozorroekin ateratzen dira kalera. Eguerdian kuadrilen bazkaria egiten da Kafeko Atzean.
Beharbada Arrantzale eguna da jaietako egunik bereziena. Abuztuaren 17a jaietako azken eguna izaniik eta herriarekin hain lotura estua duten arrantzaleen eguna izanik, bereziena da. Herritarrak mahoizko alkandorak janzten dituzte eta