‘Nosotras, mujeres de Euskalduna’ dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia
EtxelilaAraitz Rodríguezek, Euskaldunako Ontzioletako behargin batek alabak, 1983 eta 1988 bitartean Bilbon gertatu zen borrokaren memoria berreraikitzeko zeregina hartuko du bere gain, ontziolak ixtea saihestu ez zuen borrokarena. Horretarako, amaren ikuspegiaz baliatuko da, baita greban zeuden beharginei babesa emateko 1984an sortu zen Euskaldunako Emakumeen Asanblada (EEA) delakoan parte hartu zuten beste emakume batzuen ikuspegiaz ere.