Euskaraldiko Batzorde Eragilearen batzarra

Ondaroako udaletxea

Euskaraldia antolatzen jarraitzeko batzarra deitu du Ondarroako Batzorde Eragileak. Gogoratu ateak zabalik daudela parte hartu nahi duen ororentzat.

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan goizeko 09:00etatik 11:00etara. Aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pintura eta disolbatzaileen ontziak, autoen iragazki, pila eta bateriak, fluoreszenteak, tonerrak, CDak, idazteko materiala (boligrafoak, rotulkiak...), motoen olioa, bonbonak... batuko dira. TRASTE ZAHARRAK ATERA NAHI IZANEZ GERO TELEFONO ZENBAKI HONETARA DEITU: 900 10 48 78

IX. Ipuin Rallyko sari banaketa

Kalare Deuna kofradia

Literatur Amuak jaialdiaren baitan, herriko umeek Augustin Zubikarai ipuin rallyan parte hartzen dute. Kalare Deuna kofradian (portuan) urriaren 8an idatzi zituzten ipuinen sari banaketa egingo da. Sartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena. Turismo Bulegoan eskuratu behar dira.

Free

Nanoipuin lehiaketa eta nobela beka lehiaketako sari banaketak eta aurkezpena

Kofradi Zaharreko 2.solairuan

IX. Nanoipuin lehiaketako eta Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketako sari banaketak. Horrez gain, iazko Zubikarai beka irabazi zuen Idoia Garzes Aldazabalek bere lana aurkeztuko du, Xabier Mendigurenen gidaritzapean, Mendiko gaitza. Sartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena. Turismo Bulegoan eskuratu behar dira.

Free

Konztertua: Izaki Gardenak

Beikozini

Literatur Amuak jaialdiaren barruan Ondarroako Udalak Izaki Gardenak taldearen kontzertua antolatu du Beikozinin. Dena oskol biraren amaierako kontzertua izango da. 22:00etan hasiko da eta ez da geratzen sarrerarik.

8€

Kontzertua: Izaki Gardenak

Beikozini

Literatur Amuak jaialdiaren barruan Ondarroako Udalak Izaki Gardenak taldearen kontzertuak antolatu ditu Beikozinin. Dena oskol biraren amaierako kontzertuak izango dira. 19:00etan eta 22:00etan hasiko dira kontzertuak eta ez da sarrerarik geratzen.

€8

Liburuen Amuak: ‘Aitaren etxea’

Txomin Agirre udal liburutegia

Liburuen Amuak literatur taldea Karmele Jaioren Aitaren etxea liburuari buruz solasteko batuko da, Txomin Agirre udal liburutegian. 10:00etatik 12:00etara izango da saioa, Joxemari Urteagaren gidaritzapean. Saioan parte hartzeko, eman izena: UDAL EUSKARA ZERBITZUA: 94 683 36 68 edo mrey@ondarroa.eus UDAL LIBURUTEGIA: 94 683 33 43 edo liburutegia@ondarroa.eus

Free

Liburuen Amuak: Karmele Jaioren ‘Aitaren Etxea’

Kofradia Zaharra

Karmele Jaio idazlearen Aitaren etxea lana izango dute hizketagai Liburuen Amuak ekimenean, Joxemari Urteagaren gidaritzapean. Jaiok, Euskadi Literatur Saria irabazi berri du lan honekin. Sartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena. Turismo Bulegoan eskuratu behar dira.

Umeentzako ipuin saioa: euskal herrietako istorio gaiztoak

Kofradi Zaharreko 2.solairuan

Juan Kruz Igerabide idazleak euskal herrietako istorio gaiztoak kontatuko dizkie 7 urtetik gorako umeei Kofradia Zaharrean. Urriaren 31an ospatzen den Arimen Gauarekin lotura duen istorioak dira, Euskal Herrian oinarrituak. Bi saio eskainiko ditu: 12:30ean eta 18:30ean.