‘Bibitxa’ ikuskizuna: Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia

Beikozini

Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia aktore ondarrutarrek beraiek sortutako ikuskizuna eskainiko dute Beikoziniko oholtzan. Hiru saio izango dira: martxoak 12 (barikua), 13 (zapatua) eta 14 (domeka), arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak musikaze.com helbidean salgai, otsailaren 28tik aurrera.

12€

Hezkuntza ez-formaleko hezitzaileentzako ikastaroa: sexismoa eskolan eta aisialdian

Etxelila

Hezkuntza ez-formalean ari diren hezitzaileei zuzendutako ikastaroa da hau. Bi saio antolatu dira, bakoitza hobekien datorkion ordutegian joan ahal izateko. Etxelilan. Ez da izenik eman behar, baina aforoa kontrolatuta egongo da Covid-19a dela eta. Bi egun eta ordutegi aukeran: martxoak 18 (eguena) 10:00etatik 11:30era edo martxoak 24 (eguaztena) 16:00etatik 17:30era.

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra, Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara, Lea Artibai Amankomunazgoaren eskutik. Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila eta bateriak, tonerrak, fluoreszenteak, CD, boligrafo, errotulagailu eta anatzekoak, motorren olioak, bonbonak...

Free

Zinea: ‘Sagu eta Pagu’

Beikozini

Zeta Zineklubak martxoaren 21erako 'Sagu eta Pagu' animazio filma botako du Beikozinin, 17:00etan. Zuzendaria: Engin Bastürk. Generoa: Abentura (animazioa). Iraupena: 88 minutu. Hizkuntza: Euskara. Urtea: 2017. Herrialdea: Turkia. https://www.youtube.com/watch?v=X-Er32x08T0

2€

Bertso-antzerki ikuskizuna: Erik eta Win

Zaldupe eskolako jolastokia

Apirilak 1, eguena, 19:00etan Zaldupe eskolako jolastokian. Sarrerak Turismo Bulegoan, martxoaren 17tik aurrera, 5 euro. Antzerkia eta bertso musikatua, umoretik. Argia aldizkaritik: Bi mutilen arteko laguntasuna kontatzen dute bertso musikatu bidez Ander Lizarralde eta Unai Muñoak: botere harremanak; ispilu aurrean jartzea; txanpon beraren bi aldeak izatea... gizontasun ereduak. Publikoa tarteka barre katartikotan lehertzen da, baina

5€

Kontzertua: Moonshine Wagon

Zaldupe eskolako jolastokia

Apirilak 2, 19:00etan, Zaldupeko jolastokian. Sarrerak Turismo Bulegoan: 5 euro. Moonshine Wagon laukoteak heavy bluegrass doinuak suziriaren abiadurarekin jaurtitzen ditu, eta nazioartean izugarrizko sona dute, banjoa, biolina, mandolina, gitarra, bouzoukia, kontrabaxua eta ahotsak erabiliz. Ipar Amerikar soinuak apurtzen ditu heavy bluegrassak, sua eta kemena izango dira kontzertuen ezaugarri nagusia beste hamaika eragin pisutsuekin batera. Taaldeko

5€

Sarini zirko: Txoriak Txori ikuskizuna

Zaldupe udal kiroldegia

Apirilak 3, zapatua, 17:00etan Zaldupe udal kiroldegiko kantxan. Sarrerak Turismo Bulegoan martxoaren 17tik aurrera: 2 euro. Pertsonaia bat, emakumea. Emakume bakar bat bere eromenaren errugabetasunean. Haurrek kutsatzen duten erokeria.  Horrek amets egin eta hegan egiteko aukera ematen digu, hegaztiak gure burutik hegan egin ahala.

2€