Merkatu Txikia
AlamedaZatozte Ondarroako Merkatari Elkarteak antolatutako merkatu txikia.
Zatozte Ondarroako Merkatari Elkarteak antolatutako merkatu txikia.
Ibaiondon aparkalekua edukitzeko interesa dutenek, berauek bisitatzeko aukera edukiko dute jarraian agertzen diren ordu eta egunetan. Aparkalekuak 30 urtez emakida gisa eskatzeko epea irailaren 20an amaitzen da. BISITAK: Irailak 5, osteguna: 19:00etatik 20:00etara. Irailak 7, larunbata, 10:00etatik 11:00etara. Irailak 8, igandea, 19:00etatik 20:00etara. Irailak 12, osteguna: 19:00etatik 20:00etara. Irailak 14, larunbata, 10:00etatik 11:00etara. Irailak 15 igandea, 19:00etatik 20:00etara.
Maria Angeles Etxabururen margo lanen erakusketa egongo da ikusgai Udal Erakusketa Aretoan, irailaren 6tik (ostirala) 15era (igandea). ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 18:30etik 21:00etara. Larunbatetan eta igandetan: 12:00etik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara.
Domekarako irteera antolatu du Aurrera Mendi Taldeak: Egino-La Leze-Olano-Otzaurte. Izena emateko irailaren 5era arte (eguena) Anaitasuna tabernan. Autobusa 07:45ean aterako da Astilleruko geltokitik.
Euskal Herriko leku ezberdinetatik etorritako txistulariek alaituko dituzte herriko kaleak, Ondarroako txistulariekin batera.
Astelehenean (irailak 16) berriz ere elkartuko dira heriko pentsionistak Alamedan. Beti bezala, hitzordua 12:00etan daukate, eskubide berdinak betetzea eskatzeko: Gutxieneko pentsioa 1.080 € KPI indizea erabiltzea erreferentziatzat. Babes eta Segurtasun Sozialerako Erakunde propioa lortzea.
Batzarrean, Delegacion Saharaui Euskadik abendurako antolatutako elkartasun bidaiaren inguruko azalpenak emango dira, eta Bir Ganduz proiektuaren inguruan ere mintzatuko dira.
1969ko ekainaren 14an sortu zen eta 50. urteurrena ospatzen da aurten. Ekintzaz betetako asteburua prestatu dute.