2019ko kirol sarien banaketa
2019ko kirol sariak udaberrian banatu behar ziren arren ezinezkoa izan da Covid-19a dela eta. Abenduaren 18an 19:00etan banatuko dira Kofradia Zaharrean. Aforoa mugatuta egongo da.
2019ko kirol sariak udaberrian banatu behar ziren arren ezinezkoa izan da Covid-19a dela eta. Abenduaren 18an 19:00etan banatuko dira Kofradia Zaharrean. Aforoa mugatuta egongo da.
Ondarroako bost aktorek bakarrizketak eskainiko dituzte Goiko Zinan: Fede Badiola, Ainhoa Etxebarria, Iñaki Maruri, Nerea Gartzia eta Aitor Artetxe. Josu Eizagirre, Asier Ituarte eta Jabi Ituarte izango dira kolaboratzaileak. Zuzendaria: Fede Badiola. Sarrerak Turismo Bulegoan daude eskuragarri. Bi saio eskainiko dira: abenduaren 20an 17:00etan eta 19:30ean.
Radixu Irratiko Azken Mohikanoak saioko irratsaio berezia: Euskal Herriko Animazioaren Erakusketari eta Black is Beltza filmari buruzko irratsaio berezia. 105.5 FM edo radixu.info.
1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte hartzea. Egileak: Fermin Muguruza / Harkaitz Cano / Dr. Alderete. Sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai.
Lander Garro zuzendari oreretarrak gidatutako Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala eskainiko da Bide Onera zineman. Dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. 90 minutu. Sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai. Lander Garro zuzendariak dokumentalaren aurkezpena egingo du.
Sitio distinto dokumentalak 120 urtetan zehar Galiziatik Euskal Herrira immigratu zutenen historia erakusten du, hala nola, topo egite honek sortu duen elkarbide estua milurteko bi kultura hauen artean. Ondarroa ere agertzen da dokumentalean. Zuzendaria: Davide Cabaleiro. 68 minutu. Sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai.
Ondarroako Udalak deituta urtero Gabon Zahar egunean egiten den elkarretaratzea. Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira.
Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara, Lea Artibai Amankomunazgoaren eskutik. Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila eta bateriak, tonerrak, fluoreszenteak, CD, boligrafo, errotulagailu eta anatzekoak, motorren olioak, bonbonak...
Memoria Eraikiz emakume biktimen eta biziraun dutenen ahotsa eta testigantzak biltzen dituen memoria kolektiboaren eraikuntza indarkeria matxisten aurkako estrategia gisa lantzeko apustua da, Mugarik Gabe elkartearen eskutik. Ondarroako Udalak hiru saio antolatu ditu herritarrak esperientzia honetan murgiltzeko. Otsailaren 5ean izango dira hiru saioak, Beikozinin, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan. Izena Etxelilan eman behar da (doakoa da),
"Z" Zineklubaren eskutik Araña pelikula Beikozinin, otsailaren 7an, domeka, 18:00etan. Sarrera 2€. Zuzendaria: Andres Wood. Generoa: Thriller politikoa. Iraupena: 105 minutu. Hizkuntza: Gaztelera. Urtea: 2019. Herrialdeak: Txile, Argentina eta Brasil.