Otsailaren 23an egingo da Donostian aurtengo Lilatoia eta Etxelila Aringaingan taldea bertan egongo da aurten ere. Lilatoian parte hartu nahi duen Ondarroako emakume orok dauka Etxelila Aringaingan taldean izena emateko aukera, urtarrilaren 23rarte, Etxelilako bulegoan.
Dortsala+kamiseta: 15€. Autobusa: 5€.
Emakumeak ahalduntzea bilatzen duen ekitaldia da Lilatoia, kirolaren bitartez, osasuna, inklusioa eta talde lana sustatuz. “Azken urteetan modura, Etxelila Aringaingan taldea osatuko dugu Ondarroatik. Etxelilako bulegotik egingo dugu lasterketako izen-emateen tramitea: lasterketan izena eman, ordaindu eta aurrerago bulegoan bertan jaso ahalko dituzue dortsalak eta kamisetak. Autobusean apuntatzeko aukera ere badago”, zehaztu dute Aringaingan taldeko kideek.
Etxelilako ordutegia: martitzenetik barikura, 16:00etatik 20:00etara. Eguazten eta eguenetan, 10:00etatik 13:00era ere bai.
Iaz, hirugarren talde jendetsuenaren saria irabazi zuen Etxelila Aringaingan taldeak eta 2023an, bigarren jendetsuenarena. Sari nagusia ere irabazi izan dute.
Beste urte batez, talde handienaren sariaren erronkari heltzeko prest! Animatu!
Azaleko argazkia: Fernan Aiartzaguena.