Skip to main content

2026/2027 ikasturtean Etxelila Emakumin Topalekuk eskainiko duen programazioa aurkeztu du Ondarroako Udalak eta Udal Berdintasun Kontseiluko eragileek. Aurten ere, ohi modura, oinarri hauek izango ditu programazioak:

  • Zerbitzuak: aholkularitza juridikoa eta sexuen aholkularitza gunea.
  • Solasaldi irekiak
  • Jabekuntza Eskola
  • Erakusketak
  • Liburutegi feminista
  • Etxelilako taldeak

“Aurten ere programazio zabal eta anitza eskainiko du Etxelilak, eduki feministez betea, Ondarroa oraindik ere herri feministagoa izateko”, adierazi du Naiara Burgoa Lizarraga berdintasun zinegotziak. “Etxelila erreferentea da, bai herrian etabai Euskal Herrian eta horren aldeko apustua indartzen jarraitu nahi dugu Udaletik”. Jardueretan izena emateko epea ere laster zabalduko dela azpimarratu du: “urriaren 8tik aurrera, eguna bera barne, Etxelilako ordutegian”.

Jarduera oso desberdinak antolatu ditugu aurten ere, adin desberdinetako emakumeei zuzenduta. Etxelilan denontzako tokia dago eta hori da helburua, herriko emakume guztiak ahalduntzeko zerbitzua eskaintzea. Izena emateko epea urriaren 7an zabalduko da.

Aringaingan taldeak, 10 urte. Etxelilako taldea da Aringaingan, Ondarroako Udalaren ekimenez sortua 2016an emakume korrikalariek kaleak hartzeko asmoarekin. Arantza Burgoa Agirregomezkorta da hasieratik taldearen dinamizatzailea eta urteurren berezia ospatzeko emakume guztientzako lasterketa eta ibilaldi ez lehiakorra antolatu dira azaroaren 29rako. “10. Urteurrena ospatzeko, emakume guztiekin partekatu nahi dugu egun berezi hau. Horregatik, deialdi hau herriko eta inguruko emakume guztiei luzatu nahi diegu. Lasterketa hau ez da lehiaketa bat. Oinez, korrika eta bakoitzak bere erritmoan egin dezake. Helburua ez da azkarrena izatea elkarrekin irten, emakumeok kaleak hartu eta kirola elkarrekin bizitzea da, ahizpatasuna eta feminismoa ardatz harturik.

Gizonei zuzendutako saio bat ere egongo da: Gizonek zer? Indarkerietatik aukera feministetara, Iñi Etxezarreta Tocaren eskutik. Urriaren 29an, 18:00etan. Izena eman behar da.

Aurtengo programaren eskuorriko azaleko irudia Uxue Bereziartua Lonbide ilustratzaileak egin du.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Etxelila:

Goizez, eguazten eta eguenetan: 10:00-13:00 Arratsaldez, martitzenetik barikura: 16:00-20:00

94-613 40 08 / 664 54 73 67

etxelila@ondarroa.eus

Oharra: Matrikula egiteko fitxa bete eta ordaineta egin behar da Etxelilan.