Eusko Jaurlaritzaren Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzak Ondarroako Udalari gaur (maiatzak 28) jakinarazitakoaren arabera, kukaña inguruko bainu eremua ez da erabilgarri gongo, gutxienez, eta beti ere dituzten aurreikuspenen arabera, ekainaren erdialderarte, eremu horretan egin behar dituzten dragatze lanak direla eta.
Eusko Jaurlaritzarekin izandako harremanetan, eremu hori lehenbailehen prest izatearen garrantzia azpimarratu diegu Udaletik, eta ahalik eta arinen amaitzeko ahalegina egingo dutela aitortu dute. Dragak bere lana amaitutakoan, eremua balizatu, autoak hustu eta dutxa ipiniko da, kukaña erabili ahal izateko; bitartean, kukaña itxita egongo da eta bainua debekatuta, segurtasunarengatik.
2025eko abendutik aurrera, Ondarroako portuko dragatze-lanak egiten ari dira, nabigazio-baldintzak eta portuko segurtasuna hobetzeko helburuarekin. Hasiera batean 2026ko maiatzerako aurreikusita bazegoen ere, Jaurlaritzak aitortu duenez, obra gauzatzeko epea luzatu egin da.

Draga, kirol portuan.

Ondarroako kukaña.



