Skip to main content

Aurtengo Gabonetan ere egitarau bete-betea egongo da Ondarroan, urtero modura, herriko taldeen, eragileen eta Udalaren eskutik. Musika, azokak, kirola, hitzaldiak, antzerkiak, dantza emanaldiak, pailazoak, Kalian gora maria behera literatur ibilbideak, erakusketak… egongo da zertaz gozatu aurten ere herrian.

Adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak daude aurtengo egitarauan ere: txikienentzako ikuskizunetatik hasi eta nagusientzako emanaldi, hitzal di edo erakusketetaraino. Udalak antolatutako jarduera gehienak doakoak izango dira, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren pailazo ikuskizuna (6 euro) eta umeentzako Arrainak bihotzean antzerkia (10 euro) izan ezik.

Herriko artistak aurten ere erdigunean. Herriko talde eta eragileen laguntzarekin osatzen du Udalaren kultur sailak Gabonetako egitaraua, baina bertoko taldeek ez ezik, bertoko artistek ere badaukate lekua. Ugaitz Alegriak Destiny Driver antzerkian parte hartuko du eta gainera Ondarrutar Naturala lehiaketa ere aurkeztuko du; Nerea Gartziak eta Ainhoa Etxebarriak Hil da jainkosa antzerkia eskainiko dute Kofradia Zaharrean, eta Gartziak, gainera, Miña terra biak saioa ere gidatuko du Galiza Etxeko umeen egunean; Leire Bilbao eta Mikel Etxaburu idazleek euren ibilbide literarioak aurkeztuko dituzte eta Pedro Lasarte “Toxu” artistak egurrezko eskulturen erakusketa eskainiko du. Horiez gain, Leire Bilbaoren lanetan oinarritutako bi ikuskizun ere oholtzaratuko dira: Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren Zerua lapurtu dute eta Arrainak bihotzean antzerkia.

Sarrerei buruzko informazio zehatzagoa aurrerago emango dugu.

Destiny Driver eta Hil da jainkosa antzerkien bina pase eskainiko dira Kofradia Zaharrean: “bi solairuak hartuko dituzte antzerkiekin, bakoitzean bana. 18:30ean eskainiko dira lehenengo eta 20:00etan berriro ere errepikatuko dira. Honen asmoa da ahalik eta jende gehienak ikusi ahal izatea herriko artistak oholtzan. Kofradia Zaharrean egingo diren antzerkiak dira formatu txikikoak direlako”, azaldu du Ion Iñaki Artetxe kultura zinegotziak.

GABONAK 2025 EGITARAUA

HONEKIN LOTUTA: